Aza 22

Jantokia

MENUIkastetxeak sukaldea dauka bertan. Eskualdeko Ikastetxea denez, urritik maiatzera bitarteko astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan ikastetxea bera zerbitzu honen arduraduna da.

Ikastetxeko zerbitzuan izena emateko fitxa: USUARIO-ERABILTZAILE fitxa

Hona hemen Ikastetxeak kudeatzen duen zerbitzuaren Kuoten ARAUAK

Iraila eta ekainan, gehi ikasturte osoko asteazkenetan, GEak dira zerbitzu honen arduradunak eta hortaz, egun hauek beste errezibo batean kobratzen dira. GEek antolatutako zerbitzuan izena emateko fitxa: APYMA JANTOKIKO FITXA

Ekaineko jantoki zerbitzuan erabiltzaile izateko fitxa apirilan edo maiatzan banatuko da

Hona hemen GEek kudeatzen duten zerbitzuaren  ARAUAK

Jantokiko zerbitzuko erabiltzaile berriek fitxak (bat edo biak, ikaslearen beharren arabera) bete beharko ditu eta jantokiko arduradunei eman.

Egun solteetan zerbitzu hau erabiltzeko aukera ere badago, aurretik eskatuz eta ordainduz gero.

Janaria ikastetxean bertan sukaldatzen da. 3 urteko ikaslegoak bazkaldu ondoren lo-kuluxka egiten du psikomotrizitate gelan. Lehenengo txandan bazkaltzen duten beste mailetako umeei ere ekintza estraeskolarrak eskeintzen zaizkie. Eta hirugarren zikloko ikasleei bazkaldu aurretik daukaten tarte horretan zaintzaile baten ardurapean liburutegia erabili dezakete ikasteko.

2016/2017 ikasturtea

Arreta Familientzako arreta ordutegia: 9’00tatik 10’00ak arte egunero.
Telefonoa: 848 46 30 16 
Raquel Mendive eta Edurne Salaberri
Kuotak Urritik maiatzera bitarteko kuota 8 epetan: Arrunta 71,00 € eta bekadunak edo garraiatuak 32,00 €
Urritik maiatzera bitarteko asteazkenak: 168 € (21,00 € hilero)
Iraileko kuota: 82 €
Ekaineko kuota: 85 €
Egun solteak: 9 €

 

Beka jasotzeko eskubidea daukat? 2016-2017 ikasturterako JANTOKIKO BEKA

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.