Irakasleria

Irakasleen ordutegia, ikasleena baita ikastetxean derrigorrez egon beharrekoa ere izanen da. Azkeneko ordutegi hau astelehen, astearte eta ostegunetan 12:50etik 13:50era izanen da eta asteazkenetan, 13:00tik 15:00era.

Ordutegi honetan Koordinazio Didaktikoak egiten dira, Mailakoak zein Lerrokoak, Klaustroak, Tutoretza Lanak, Antolaketa Multzoen Bilerak, Prestakuntza, Lan Instituzionalak, Elkarrizketak Familiekin e.a.

Familia eta tutoreen bisita eguna astelehena izango da. Honetaz gain, Eskola Kontseiluko kideak diren irakasleak, organo honetarako saioetara joanen dira. Orokorrean, saio hauek arratsaldeko ikasleekin izandako saioak eta gero egiten dira.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.