Category: Patio Arauak

OSTIRALAK: BALOIRIK GABEKO EGUNAK


Joan zen apirilaren 5ean, ostiralarekin, Baloirik Gabeko Egunean jolasteko beste aukerak emateko proposamena abian jarri genuen.
Proposamena ikasleei eremu eta material desberdinak eskaintzean datza, hauek egituratuak zein ez egituratuak izan daitezkeelakoan.
Proposamenak ikasleen interesak handitzea du helburu, joku eta jolas berriak ezagutzea erraztuz, baita umeen aukeratzeko gaitasuna lagunduz ere.
Halaber, berdinen arteko harremanak bultzatzen eta sendotzen dira.
Hurrengo bideo honetan, ikasleak gozatzen ikus ditzakezue.

PATIO ARAUAK

Euria egiten duen egunetan aterpean txanda duen eredua jeitsiko da soilik. Egun hauetan baloiak erabiltzea debekatuta dago. Beste ikasleak pasabideetan edo geletan tutoreekin geratuko dira. Patio zaintza dutenek patiora jeistea ala ez erabakiko dute, eta megafonia erabiliko da abisatzeko.

Baloi edo pilota gogorrak beheko pistan besterik ezin dira erabili. Zibak debekatuta daude, arriskutsuak izan daitezkeelako.

Eskola eremutik ateratzea debekatuta dago, baloiak kanporatzen badira, patioan dagoen irakasleari abisoa eman.

Ingurua errespetatu behar da; zuhaitzak, belardia, iturriak, parkea,…Zakarontziak erabili behar dira.

Patioa zaintzen dauden irakasleek arazoak eta gatazkak bideratuko dituzte eta ongi iruditzen bazaie, zigorrak ere jarriko dituzte.

Ikaskide guztiak errespetatu eta gazteagoak badira, babestu.

Bakarrik dauden edo sentitzen direnei laguntzen saiatuko gara.

Errekreo garaia eta jantokian, jantokiko komunak erabiliko dira, kontutan hartuz egoteko tokia ez dela.