Category: Aurkezpena

Helburu orokorrak

“Virgen Blanca” ikastetxe publikoa eskola publiko, elebidun, laiko eta anitza da.

Geure eskolak bertan ikasi nahi duten guztiak onartuko ditu, elkarrekin lan egiten eta ditugun baliabide guztiak erabiliz eta ezberdintasunak kontuan hartuz.

Eskola publikoa izanik, ez-konfesionaltzat jotzen dugu.

Gai hauen analisiak maiz izanen du lekua ikasle eta irakasleen aldetik. Zuen partaidetza eta laguntza ezinbestekoa iruditzen zaizkigu  gai hauetan emaitza esanguratsuak lortu ahal izateko.

  • Ikasleriak kurrikulumean zehaztutako helburuak, ezagutza mailak eta jarrerak barneratzea, irakurmenaren ulermenean hobetu dezaten eraginez.
  • Irakurmenak ongi pasa eta ezagutza berriak jasotzeko baliabide gisa duen balioa bultzatu.
  • Gure herriko hizkuntza aniztasunarekiko ezagutza, errespetua eta interesa zein euskara ezagutzen duten ikasleen artean euskara erabilera sustatu.
  • Kultura, etnia eta arraza aniztasunarekiko ezagutza, errespetua eta interesa sustatu.
  • Ikasleriaren aniztasunaren hezkuntza beharrei erantzun.
  • Familiekin elkarrizketa modu arin, egiazko eta eraginkorrak ezarri.
  • Gaitasun sozialen garapena ahalbidetu.
  • Sexuen arteko askatasunean hezi, sexu-diskriminazioak errefusatuz.

Ikuspegia, Xedea eta Baloreak

“Virgen Blanca” ikastetxea, ikastetxe publiko, elebidun, laiko eta anitza da.
Gure ikastetxea baliabideek ahalbidetzen duten heinean, esfortzuak bateratuz eta eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, eskolatzea eskatzen duten guztiei tokia eskaintzen saiatzen da. Ikasle eleaniztunak, eta curriculumeko arlo guztietan zein baloreetan trebeak direnak hezi nahi ditugu, betiere ikasleriaren berezitasunak aintzat hartuz. Kudeaketa eraginkorra izan dadin hobekuntza etengabea eta talde-lana dugu eredu.

VIRGEN BLANCA IKASTETXEAREN IKUSPEGIA

Kalitatezko ikastetxea izan nahi dugu, zonaldean erreferentzia argia duena. Jendartearen bilakaeraren araberako, erronkei erantzuteko etengabeko prestakuntzan dagoen irakasle taldearen profesionaltasun eta parte-hartzean oinarriturik.
Aniztasun kulturala eta ideologikoa aintzat hartuz, berezko nortasun linguistikoa sustatu eta ikasleria modu integral eta harmonikoan prestatuko duen ikastetxea izan nahi dugu.
Hezigarria garatzen duena.
Bai oinarrizko giza-trebetasunak bai trebetasun emozionalak lantzen duen eskola izan nahi dugu,  autokontrola, frustrazioaren aurrean pertseberantzia eta auto-motibazioa landu nahi ditugu.
Eskola giroa zein harreman onak izateko, elkarbizitza plana garatzen duen eskola izan nahi dugu.
Ikasteko interes desberdinak izateko, adierazteko eta pentsatzeko trebeak diren ikasleak hezitzen duen eskola izan nahi dugu.
Ikasle guztien interesei erantzuna emateko gai den eskola izan nahi dugu.

VIRGEN BLANCA IKASTETXEAREN BALOREAK

Pertsonaren garapenerako emozioen hezkuntza oinarrizko atala da: emozioak ezagutu eta bideratzen jakitea. Denaren gainetik, oinarrizko gaitasunak, emoziozkoak zein sozialak landu behar ditugu: auto-kontrola, gogo bizia, frustrazioaren aurreko pertseberantzia eta norberaren motibazioa. Hauek balioen garapenean lagunduko diguten elementuak dira.

Norbere buruarekiko:

  • Gurekiko errespetua.
  • Auto-ezagutza eta auto-estima.
  • Esfortzua
  • Iraunkortasuna
  • Ardura

Elkarbizitzarena:

  • Besteekiko errespetua hizkuntza eredu aukera ezberdinetan eraginez.
  • Bestearen tokian jartzea. Adiskidetasuna.
  • Arauak betetzea.
  • Gaitasun sozialen garapena.

Berdintasunarena:

  • Hezkidetza
  • Genero ezberdintasunekiko errespetua. Genero indarkeriarekiko aurkakotasuna.

Aniztasunarena:

  • Kultur aniztasuna aberastasun ikur gisa onartu.
  • Elkartasuna

Ikastetxearen Identitate Ezaugarriak

Bost dira gure ikastetxeko oinarrizko identitate ezaugarriak:

  1. Ikastetxe publikoa: Uharteko CP Virgen Blanca IP publikoa den ikastetxea da: herriko ikastetxe bakarra izanik, Huarte eta bai Esteribarra eta Eguesibarreko ikasleak biltzen ditu, herri eskola bezala definituz.
  2. Pluralista: gure ikastetxeak honako baloreak sustatzen ditu:
  •  Gure herriko hizkuntza desberdinen ezagutza, errespetua eta interesa bultzatzea.
  •  Etnia, arraza eta kultura desberdinen ezagutza, errespetua eta interesa sustatzea.
  • Ikasleriaren aniztasunaren aurrean hezkuntza beharrei erantzutea.
  • Sexuen berdintasunean hezitzea.
  1. Progresista: Ikasleriaren garapen osoa helburu delarik, kontutan hartzen da bakoitzaren interesak eta beharrak. Irakasleria oso parte-hartzailea den metodologia bat erabiltzen du, esperimentazioan eta proiektuen bidezko lanak sustatuz. Ikasturte bakoitzean curriculumarekin erlazionatuta dauden jarduerak, ateraldi pedagogikoak eta kanpaldiak proposatzen dira.
  2. Ikastetxe honek hizkuntza murgiltzea sustatzen du honako jarduerak sustatuz:
  • HHko 1. mailatik hizkuntza murgiltzea: euskara eta ingelera (astean 4 saio).
  • Euskararen eguna
  • Sortzen jolasak
  • TTBBen erabilera HHko 1. mailatik aurrera.
  1. Kulturarekiko konpromezua: kultura eta arraza desberdinetako ikasleak izanik, kulturarekiko konpromezua oso garrantzitsua da. Hauek dira ikastetxetik kulturarekin harremanatuta dauden proposatzen diren jarduera desberdinak:
  • Urte bukaerako festa
  • Inauteriak
  • Agate deuna
  • FIRA
  • NAEko antzerki eskola