Educa Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Kudeaketa, administrazioa eta hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten kideen arteko komunikazioa errazteko balio du: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxea eta Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak.
Educa Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Musika Eskola eta Kontserbatorioetan ezarrita dago, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan ere ezartzen hasi gara.
Familia kide bakoitzak norberaren erabiltzaile eta pasahitza erabiliko du EDUCAn sartzeko. Horretarako, orain arte egin ez duten familiei, aita edo ama bezala erabiliko duzuen helbide elektronikoa guri ematera animatzen zaituztegu.
Ama, aita edo legezko tutorearen erabiltzaile bezala sartu ondoren, pertsona horrek dituen seme-alaba guztien datuetara sar daiteke, nahiz eta ikastetxe desberdinetan egon, Hizkuntza Eskolak eta Musika eskola barne.
Sarbidea Hezkuntza Departamentuko web orritik, https://educages.navarra.es helbidetik edo gure web orrian agertzen den ezkerreko estekatik egin daiteke.
EDUCAn lehenengo aldiz sartzeko, aurretik ikastetxean gurasoen emaila utzi behar da, hara bidaltzen baita EDUCAko pasahitza (gero alda daitekeena). Laguntzarik behar izatekotan, hona hemen lagungarriak suerta daitezkeen hainbat baliabide:
Educa tutoriala. Ikasle eta Familientzat (lehengo aldiz sartzen bagara)