Tag: admisión

2020-21 onartze prozesua

Aurrematrikula datorren 2020ko otsailaren 3 eta 7 artean egingo da. Prozesu honetarako laburbildu dizuegu informazio guztia beheko taula horretan. Hezkuntza Sailak informazio guztia bere web orrian zintzilikatu du.

Gogorarazten dizuegu ikastetxeko Ate irekien jardunaldia datorren 2020ko urtarrilaren 28an izango dela arratsaldeko 16:45etan; bertan ikastetxea  eta gure hezkuntza proiektua ezagutzeko aukera izango duzue.

Aurkezpena
Ezagutu gure eskola
Araudia
Araudia orokorra
Baremazioa
Tramitazioa
Epeak eta ordutegia
Aurkezten diren dokumentuak
Ate irekien jardunaldia2020ko urtarrilaren 28aOnartuen zerrenda
-Zerrendak ikastetxeko atezaintzan zintzilikatuko dira.
Familia berriekin bilerak
-Ekaina: jantoki eta haurtzaindegi zerbitzuekin
-Iraila: bilera  HHko tutoreekin.

Ate irekien jardunaldia 2020

CP Virgen Blanca IP ikastetxeko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2020ko urtarrilaren 28ean 16:45etan eskolako psikogelan (beheko solairuan) egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Bilera ospatzen den bitartean ahurtzaindegi zerbitzua izango dugu zuen seme-alabentzako.

puertasabiertas-ateirekiak

Bileran erabiliko dugun gidoia honakoa izango da:

16:45   Agurra eta ongi etorria/ Aurkezpena

16:50   Hitzaldia

  • Gure eskolaren aurkezpena
  • Onartze prozesua

Bilera bukatzean,  ikastetxean zehar bisita bat egiteko aukera izango duzue.