Tag: landareak

Eskola baratza

Ikasturte honetan proiektu berri bat martxan jarri dugu: Eskola baratza. Uharteko Gizarte-enpleguko hiru langilek eskolako patioan 4 baratze-alor eraiki dizkigute bertan baratza bat izateko. Aste honetan beraiekin bildu gara eta aurkezpen txiki bat egin ondoren, baratzeko lehenengo jarduera aurrera eraman dugu: baratzaren prestaketa (belarrak kendu, harritxoak baztertu eta lurra mugitu).