Eskola komunitateak Ikastetxeko funtzionamenduan parte hartzen du Eskola kontseiluaren bidez.
Ikasleen gurasoek, irakasleek, administrazio eta zerbitzu langileek eta Uharteko Udalak parte hartzen dute Eskola Kontseiluan.
Araudia
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, 126 eta 127 artikuluetan.
- 24/1997 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa (II. tituluko II. kapitulua. A. “Eskola Kontseilua”, lehenbiziko xedapen gehigarria eta lehenbiziko eta hirugarren xedapen iragankorrak).
- 421/2021 Ebazpena, urriaren 5koa, Eskola Kontseilua berritzeko hauteskundeak arautzen duena. 2021eko hauteskundeak arautu ditu Ebazpen honek.
Kideak
Gure ikastetxeko Eskola Kontseiluak honako kideak izango ditu, 15 guztira:
- Ikastetxeko Zuzendaria, buru arituko baita.
- Ikasketaburuak.
- Klaustroak hautatutako sei irakasle.
- Ikasleen gurasoen lau ordezkari. Horietatik bat Guraso Elkarteak hautatuko du, bi urtez behin. Gainontzeko lauak hauteskunde bitartez hautatuak izango dira.
- Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
- Uharteko Udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.
- Ikastetxeko Idazkaria, Kontseiluaren idazkari arituko baita. Hizpidea izango du baina botorik ez.
Presidentea, ikasketa buruak eta idazkaria | Elena Leoz Hermoso de Mendoza Ana Elía Vallejo Zaida Bertol Moreno Maritxu Esain Lazcano |
Klaustroaren ordezkariak | Natalia Acinas Andérez Begoña Barturen Barroso Maider Goikoetxea Azpiroz María Inda Goñi Arantxa Juanbeltz Ugalde Ana Pascual Saénz |
Udala | José Antonio Beloqui Colomo |
Langileen ordezkariak | Txaro Bermejo Zaratiegui |
Familien ordezkariak | Mª Carmen Cortés Navascués Beatriz Doufu Ignacio San José Mendioroz |
Zumedia GE ordezkaria | Peio Mascaray Iriarte |
Kideak hautatzeko prozedura
Hauteskundeak bi urtez behin izaten dira, beti ere ikasturteko lehen hiruhilekoan, eta hauteskunde bakoitzean Eskola Kontseiluaren erdia berritzen da, lehenbizi erdi bat eta bi urteren buruan beste erdia.
Eginkizunak
Besteak beste, Eskolako Kontseiluak honako eginkizunak ditu:
- Hezkuntza proiektua prestatzeko jarraibideak finkatzea, eta hura onetsi eta ebaluatzea, deusetan ukatu gabe irakasleen klaustroak irakaskuntzako jarduna planifikatu eta antolatzeko dauzkan eskumenak. Hezkuntza proiektua berrikusi eta ebaluatzeko behar diren prozedurak zehaztea.
- Barne-araudia onestea.
- Zentroko urteko programazio orokorra prestatzeko irizpideak hartzea, eta hura onetsi eta ebaluatzea, beti ere errespetatuz klaustroari dagozkion irakaste eginkizunak.
- Jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoak eta, halakorik badago, eskola-jantokiak eta garraioa programatu eta burutzeko jarraibideak prestatzea, onestea eta ebaluatzea.
- Zentroko aurrekontu proiektua eta hura gauzatzeko jarraibideak onestea.
- Eskola egutegia prestatzea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak onetsitako arauak oinarri harturik.
- Zuzendaria hautatzea.
- Zuzendariaren izendapena atzera botatzeko proposamena egitea.
- Ikasleak onartze kontuetan erabakitzea, indarra duten arauei men eginik.
- Gatazkei irtenbidea bilatzea eta behar diren zuzenketa-neurriak hartzea, helburu pedagogikoarekin, zentroko elkarbizitza larriki kaltetzen duten ikasleen portaeren aurrean, beti ere ikasleen eskubide eta betebeharren gaineko arauei so eginez.
- Beste zentro, entitate eta organismoekin lankidetza harremanak sortzeko irizpideak finkatzea, helburu kultural nahiz hezkuntzazkoekin.
- Eskolako instalazioak eta ekipamenduak berritu daitezen bultzatzea eta ongi zain daitezen begiratzea.
- Aztertu eta baloratzea baliabideak egoki kudeatzen ote diren, bai eta elkarbizitzako arauen aplikazioa ere.
- Zentroko urteko jardunari eta egoera orokorrari buruzko memoriarako txostena prestatzea.
- Zentroko eskola-emaitzak orokorrean zer bilakaera izan duen aztertu eta baloratzea.
- Aztertu eta baloratzea zentroaren funtzionamendu orokorra, bai eta hezkuntza administrazioak zentroaz egiten duen ebaluazioaren emaitzak ere, edo zentroaren funtzionamenduari buruzko beste edozein txosten.