Etxeko lanak egiteko behar diren baliabidez hornitu (lekua, denbora eta materiala batik bat); mahai baten aurrean ongi eserita egotea eta inongo distrakziorik gabe egokiena izango litzateke.
Ikastera eta banakako lana egitera motibatu eta bultzatu, bere ahaleginak eta ardura onartuz eta egiten duen lanez interesatuz.
Ikasle bakoitzak etxeko lanak egiteko behar duen denbora desberdina izango da. Ikasleen erritmoa, ordena, zentratzeko gaitasuna etabar desberdina baita.
Haur hezkuntza
Haur hezkuntzan etxeko lanak (birgogoratzea, ardurak eta ohiturak hartzea, elkar lanean aritzea,…) gurasoekin egiteko izango dira;
- Asteburuan egindakoa gurasoekin birgogoratzea, astelehenetan gelan ariketa hau egin baino lehen.
- Egunero gurasoekin liburuak irakurri.
- Gurasoekin mahai jokuetan (joku logikoak, kartak, partxisa,…) edo ordenagailuko jokuetan aritzea.
- Gelan landuko diren gaien inguruan materiala ekartzea.
Lehenengo zikloa
- Egunero irakurtzea eta eguneroko lana.
- Errefortzu ariketak, gelan landutakoari lotuta.
- Familia inplikatzeko, ikasleak ardura hartzeko eta etxean lan egiteko aproposa den edozein ariketa.
Bigarren zikloa
- Gelan landutakoa indartzeko, sendotzeko eta sakontzeko lanak (lan ezberdinak burutzeko informazioa balibide edo toki ezberdinetan bilatzea).
- Etxean lan ohiturak sortarazteko lanak;
-Egunero ordu berberean lan egitea.
-Egunero galdetu edo egindako gauzekiko interesa agertu.
Hirugarren zikloa
Etxeko lana gelan landutakoaren errefortzua eta osagarria izango da. Ez da idaztea edo ariketak egitea soilik, irakurtzea, errepasatzea eta ikastea ere beharrezkoa izango baita.