Epeak eta ordutegia

2020/2021 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko jarraibideak Hezkuntza Departamentuak dagoeneko argitaratu ditu. Onartze-prozesuaren epe guztien laburpena aurkezten dizuegu orri honetan, baita izen-ematea burutzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Onartze prozesuaren baremoa eta araudia ere kontsultatu ditzakezu, baita 2020/2021erako onartze prozesuaren ikuspegi orokorra ere.

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEAK ETA ORDUTEGIAK

  • Aurrematrikula: otsailaren 3tik 7ra
  • Ordutegia: 9:00-14:00 eta 15:00-16:30 (otsailaren 7an 14:00etan bukatuko da)
  • Non: Idazkaritza Bulegoan (ikastetxeko lehenengo solairuan, 2. bulegoan)
  • Onartuen behin-behineko zerrendak: martxoaren 2an
  • Onartuen behin-betiko zerrendak: martxoaren 12an

Zerrendak eskolako atezaintzan dagoen beira-arasetan soilik argiaratuko dira eta ezin izango da argazkirik atera (Datuak babesteko legearen arabera).

  • Plazo de matriculación (sólo para alumnos/as de 3 años): del 25 al 27 de marzo
  • Matrikula epea (3 urteko ikasleentzat): martxoaren 25etik 27ra

Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurrematrikula epean (otsailaren 3tik 7ra) dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.

  • Aukera hobetzeko epea (3 urteko ikasleentzat): martxoaren 25etik 27ra

Itxarote-zerrendan gelditzen diren ikasleentzako aukera da, otsailaren 8a eta ekainaren 30a bitartean onartuen artean bajaren bat izatekotan eskolan plaza lortu ahal izateko.

  • Familiekin bilera: irailean.

Bilera honetan datorren ikasturteari begira behar duzuen informazio guztia zehaztuko dugu, batez ere egokitze garaiari dagokiona.

Informazio gehiago nahi izanez gero, uzten dizuegu Hezkuntza Sailak argitaratu duen link -a prozesu honen egutegi osoarekin.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.