Baremazioa

2020/2021 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu.

Baremo hau soilik eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke:

  1. Ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak, edo bertan lan egiten duten gurasoak edo tutoreak
Lehen anai-arreba ikastetxean, edo guraso edo tutoreak bertako langile izatea 4 puntu
Ondorengo anai-arreba bakoitzeko1 puntu
2. Etxebizitza, edo gurasoen edo legezko tutoreen lantokia gertu izateaEtxebizitza ikastetxearen eragin- eremuaren barnean duten ikasleak  4 puntu
Etxebizitza ikastetxearen eragin -eremuaren mugan duten ikasleak  2 puntu
Beste eremuetako ikasleak0 puntu
3.Familia-unitatearen per capita errentaPer capita errenta LGSren erdia edo txikiagoa baldin bada (5.151,30 €)  1,5 puntu
Per capita errenta LGSren erdia baino handiagoa eta LGSren 3/4 baino txikiagoa baldin bada (7.726,95 €)  1 puntu
Per capita errenta LGSren erdia baino handiagoa eta LGSren 3/4 baino txikiagoa baldin bada (10.302,60 €)0,5 puntu
Per capita errenta LGS baino handiagoa baldin bada0 puntu
4.Desgaitasuna dutenen konkurrentziaDesgaitasuna duten ikasleak2 puntu
Desgaitasuna gurasoek edo anai-arrebek badute0,5 puntu
5.Familia ugariaFamilia ugaria izatearen egiaztagiri ofiziala1 puntu

Berdinketak desegiteko ondoko irizpideak, dauden ordenean, jarraituko dira:

  1. Ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak edo bertan lan egiten duten gurasoak edo tutoreak.
  2. Behar bezala egiaztatutako desgaitasun-egoera.
  3. Etxebizitzaren gertutasunagatik lortutako puntu-kopurua.
  4. Per capita errenta atalean lortutako puntu-kopurua.
  5. Familia ugaria izateagatik lortutako puntu-kopurua.
  6. Irizpide osagarriaren ezarpena.
  7. Berdinketa-kasuetarako zozketa publikoa telematikoki eginen da Hezkuntza Departamentuan, otsailaren 14an, 13:00etan, Ikuskaritza Zerbitzua bertan dela.
  • Ikastetxera arteko distantziaren kalkulua​​​​​​

Erreklamatzeak

Baremoarekin zerikusia duten erreklamatzeak eskaera eman den ikastetxean egin behar dira, hari baitagokio ezarritako baremoa aplikatzea.

Osasun-txartela

Eskaeran ikaslearen osasun-txartelaren zenbakia eta posta elektronikoko helbide bat sarturik, familiek web bidez (Educa) kontsultatzen ahal izanen dituzte eskabidearen egoera, prozesu osoan zehar.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.