2023-02-24ean gaurkotuta
Orri honetan, 2023-24 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, ikastetxeko Onartze prozesua 2023-24 onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
Hezkuntza Departamentuak momentuz jarraibide hauek argitaratu ditu. Onartze prozesu guztia arautuko duen Ebazpen ofizialaren esperoan gaude. Ebazpen honek inskripzio orri ofiziala, beharrezkoa den gainontzeko dokumentazioa eta beste hainbat xehetasun zehazten ditu. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dutenean, honen berri emango dizuegu.
- Aurrematrikula: Martxoaren 6tik 10era.
- Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
- Ordutegia: 9:00 – 14:45
Eskaerak norberak modu telematikoan egin ditzake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948335057 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.
DATAK:
Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea | Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea | Aukera hobetzea | |
IKASLEAK HAUR HEZKUNTZAKO 1. MAILAN ONARTZEA | Martxoaren 30a | Apirilaren 19a | Uztailaren 3-4a (14.00ak arte) |
HAUR HEZKUNTZAKO 2. MAILATIK LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILARA BITARTEKO IKASLEEN ONARPENA | Ekainaren 6a | Ekainaren 14a | Ekainaren 27-29a (14.00ak arte) |