Onarpen irizpideak 2023/24.

2023/24 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu.

Onarpen-irizpideak

  • Ikastetxean anai-arrebak matrikulatuta izatea (3 puntu).
  • Gurasoen edo legezko tutoreen etxetik edo lantokitik gertu egotea (4, 3, 1, 0 puntu).
  • Familia-unitatearen per capita errenta (3, 2, 1, 0 puntu).
  • Ikasleak, gurasoetako batek, legezko tutoreetako batek edo anai-arrebetako batek desgaitasuna izatea (2.5, 2, 0.5 puntu).
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea (puntu 1).
  • Gurasoak edo legezko tutoreak ikastetxean lana egitea (0.8 puntu).
  • Familia ugaria izatea (0.8 puntu).
  • Ikaslearen familia-harrera egoera (0.8 puntu).
  • Guraso bakarreko familiakoa izatea (0.8 puntu).
  • Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikasleak izatea (0.8 puntu).

Berdinketak haustea

Berdinketak ebazteko, onarpen-irizpideak aplikatuko dira, hurrenez hurren, harik eta berdinketa hautsi arte. 

Berdinketa izaten jarraituz gero, Hurbiltasun lineala irizpide osagarria erabiliko da (0,5 puntu, EDUCAn sartutako geolokalizazio-erremintaren bidez zehaztutako distantzia lineala, hautatutako aukeraren arabera, familiaren etxetik edo lantokitik ikastetxeraino 1.50 metrokoa edo txikiagoa bada). 

Hala ere, berdinketa hautsi ez bada, ekitaldi publikoan zozketa egingo da 2023ko martxoaren 3an 13: 00etan, Hezkuntza Departamentuan (Santo Domingo kalea, z/g), eskumeneko organoaren aurrean.

Baremazioa ikastetxean

Baremo hau soilik CPEIP Virgen Blanca HLHIP ikastetxean eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke:

Baremazio irizpideak

(*1) FE (Familia Errenta) = Errenta Aitorpeneko Oinarri Likidagarria zati familiakide kopurua

(*1) LGS 2021 (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) = 13.300,00€

Irizpide osagarriak soilik honako kasuan kontuan hartuko dira: lehentasunezko irizpideen aplikazioa ikasleen onarpen ordena ezartzeko nahikoa ez denean.

BERDINKETAK DESEGITEKO

Berdinketak desegiteko ondoko irizpideak, dauden ordenean, jarraituko dira:

  • Anai-arrebak eskolan matrikulatuak izatearen atalean puntu gehien dituena
  • Helbidearen hurbiltasunaren atalean puntu gehien dituena
  • Familiaren errenta atalean puntu gehien dituena
  • Desgaitasunaren atalean puntu gehien dituena
  • Genero indarkeriaren edo terrorismo biktimaren atalean puntu gehien dituena
  • Aita/amak Ermitaberrin lan egitearen atalean puntu gehien dituena
  • Familia ugariaren atalean puntu gehien dituena
  • Familia harreraren atalean puntu gehien dituena
  • Familia gurasobakarraren atalean puntu gehien dituena
  • Erditze anizkoitzaren atalean puntu gehien dituena
  • Irizpide osagarriaren atalean puntu gehien dituena
  • Hezkuntza Departamentuan egindako zozketa

BAREMOA APLIKATZEKO ARAUDIA

(*2) Bertan, Eragin Eremua arautzen da. Eragin Eremua izango da “Iruñeko eta Iruñerriko udalerriak barnean hartzen dituen eremu bakarra: Antsoain – Aranguren – Barañain – Beriain – Berriobeiti – Berriozar – Burlata – Zizur – Eguesibar – Ezkabarte – Galar – Uharte – Noain (Elortzibar) – Oltza Zendea – Orkoien – Atarrabia – Zizur Nagusia”.

Beraz, Eragin Eremu barruan biziz (edo lan eginez) gero, baremoak 3 puntu ematen ditu.

(*3) Ebazpen honek 46/2021 Foru Agindua garatzen du. Baremazioari dagokionez, Ebazpenak bereziki zehazten duen atala irizpide osagarria da, eskola eta ikaslearen helbidearen (edo aita edo amaren lan postuaren) arteko hurbiltasun lineala hain zuzen ere. Horrela, Ermitaberri abiapuntu hartuta, 1.500 metroko erradioan sartutako helbide guztiek 0,5 puntu gehiago jasoko lukete.

Adibide gisa, 1.500 metroko erradio honek Ermitaberriko kasuan Burlata osoa hartzen du, baita Erripagaña guztia ere (Iruñeko aldea eta Sarrigurengo aldea barne). Beraz, Erripagañako ikasle guztiek ere 0,5 puntu jasoko lukete.

Hezkuntza Departamentuak geokokapen tresna garatu du, norberak bere kalkuluak egin ahal izateko. Informazio gehiago hemen.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.