Category: AURREMATRIKULA 2022-23

Nizek euskaran murgiltzeko eredua aukeratzera deitzen ditu familiak

Nize Nafarroako eskola publikoko D ereduko zuzendaritzen elkarteak webgune berria eta honako bideo hau zabaldu berri du, garai honetan hasiko diren 2022-2023 ikasturteko aurrematrikulazioak direla eta.

Tenlo Claro-Argi Izan. D eredua aukeratu lelopean familiei zuzentzen dira eleanitza, dinamikoa, eta kalitatezkoa den hezkuntzaren alde egiteko.

2022-2023 ikasturteko aurrematrikula: martxoaren 7atik-11ra izango da

“Ni publikokoa naiz, Sortu nahi duzun eskola” leloarekin Hezkuntza sailak aurreratu du datorren 2022-2023 ikasturteko aurrematrikula martxoaren hasieraren buruan garatuko dela. Hain zuzen martxoaren 7an ireki, astelehenarekin eta martxoaren 11an, ostiralarekin, itxiko da.

Familiek astebete izango dute eskatzen diren txostenak aurkezteko eta online edota presentzialki, gure ikastetxean bertan egin ahal dute.

Hurrengo egunotan gure eskolaren webgune honen bitartez kanpainaren gainontzeko xehetasunen berri emango dizuegu. Hala nola, txostenak, bilerak eta abar.

Informazio gehiago eskuratzeko

Bitartean hementxe uzten dizuegu jada Hezkuntzako sailak argitaratu duen informazio guztia 2022-2023ko Aurrematrikulazioari buruz.

Aurrematrikula 2022-23

Ate Irekien Jardunaldia  otsailaren 16an,  

16:45ean, informazio-bilera eta gune desberdinetako bisitarekin. 

Parte ahal izateko izena eman beharko da otsailaren 14a baino lehen, behean aurkituko duzuen formularioa betez.

Pandemiak eragindako edukiera murrizketen ondorioz, familia bakoitzeko pertsona bakarra bertara daiteke.

Sortzen zaizkizuen zalantzak edo kontsultak  helarazi ahal dizkiguzue helbide elektroniko honen bidez: admon.cphuarte@educacion.navarra.es