2021/2022 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu. Baremo hau soilik CPEIP Virgen Blanca HLHIP ikastetxean eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke:
Baremazio irizpideak
(*1)FE (Familia Errenta) = Errenta Aitorpeneko Oinarri Likidagarria zati familiakide kopurua
(*1) LGS2021 (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) = 13.300,00€
Irizpide osagarriak soilik honako kasuan kontuan hartuko dira: lehentasunezko irizpideen aplikazioa ikasleen onarpen ordena ezartzeko nahikoa ez denean.
BERDINKETAK DESEGITEKO
Berdinketak desegiteko ondoko irizpideak, dauden ordenean, jarraituko dira:
Anai-arrebak eskolan matrikulatuak izatearen atalean puntu gehien dituena
Helbidearen hurbiltasunaren atalean puntu gehien dituena
Familiaren errenta atalean puntu gehien dituena
Desgaitasunaren atalean puntu gehien dituena
Genero indarkeriaren edo terrorismo biktimaren atalean puntu gehien dituena
Aita/amak Ermitaberrin lan egitearen atalean puntu gehien dituena
Familia ugariaren atalean puntu gehien dituena
Familia harreraren atalean puntu gehien dituena
Familia gurasobakarraren atalean puntu gehien dituena
Erditze anizkoitzaren atalean puntu gehien dituena
Irizpide osagarriaren atalean puntu gehien dituena
(*2) Bertan, Eragin Eremua arautzen da. Eragin Eremua izango da “Iruñeko eta Iruñerriko udalerriak barnean hartzen dituen eremu bakarra: Antsoain – Aranguren – Barañain – Beriain – Berriobeiti – Berriozar – Burlata – Zizur – Eguesibar – Ezkabarte – Galar – Uharte – Noain (Elortzibar) – Oltza Zendea – Orkoien – Atarrabia – Zizur Nagusia”.
Beraz, Eragin Eremu barruan biziz (edo lan eginez) gero, baremoak 3 puntu ematen ditu.
(*3) Ebazpen honek 46/2021 Foru Agindua garatzen du. Baremazioari dagokionez, Ebazpenak bereziki zehazten duen atala irizpide osagarria da, eskola eta ikaslearen helbidearen (edo aita edo amaren lan postuaren) arteko hurbiltasun lineala hain zuzen ere. Horrela, Ermitaberri abiapuntu hartuta, 1.500 metroko erradioan sartutako helbide guztiek 0,5 puntu gehiago jasoko lukete.
Adibide gisa, 1.500 metroko erradio honek Ermitaberriko kasuan Burlata osoa hartzen du, baita Erripagaña guztia ere (Iruñeko aldea eta Sarrigurengo aldea barne). Beraz, Erripagañako ikasle guztiek ere 0,5 puntu jasoko lukete.
Hezkuntza Departamentuak geokokapen tresna garatu du, norberak bere kalkuluak egin ahal izateko. Informazio gehiago hemen.