Category: Aurrematrikulazioa 21-22

Onartze prozesua 21-22. Dokumentazioa

2021/2022 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.

Era berean, ikastetxeko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.

DOKUMENTAZIO OFIZIALA

  • Aurrematrikula orri ofiziala. (Ikastetxeko atezaintzan ere eskuragai duzue).
  • Bizikidetza errolda ziurtagiria
  • Familia liburua / jaiotza agiria/ pasaportea

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Dokumentazio hau aurkeztea ere derrigorrezkoa da.

  • Matrikulazio orria. Ikastetxeko atezaintza bulegoan ere eskuragai duzue.
  • Ikastetxean anai-arrebak akreditatzea
  • Lantokia egiaztatzen duen agiria
  • 2019ko ekitaldiko errenta-aitorpenaren azken alea, baliozkotze-kodearekin, zenbakiarekin eta datarekin
  • Ikaslearen eta/edo familiako kideren baten ziurtagiria, ebazpena edo desgaitasun-txartela, gutxienez % 33koa.
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima dela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala
  • Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea langilea dela zehazten duena.
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala
  • Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala
  • Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikasleak direla egiaztatzen duen titulu ofiziala

Onartze prozesua 21-22. Epeak

Orri honetan, 2021/2022 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, ikastetxeko Matrikula 21-22 onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.

Hezkuntza Departamentuak momentuz jarraibide hauek argitaratu ditu. Onartze prozesu guztia arautuko duen Ebazpen ofizialaren esperoan gaude. Ebazpen honek inskripzio orri ofiziala, beharrezkoa den gainontzeko dokumentazioa eta beste hainbat xehetasun zehazten ditu. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dutenean, honen berri emango dizuegu.

  • Aurrematrikula: maiatzaren 17tik 21era
  • Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
  • Ordutegia: 9:00 – 14:45

Eskaerak norberak modu telematikoan egin ditzake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948335057 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.

  • Onartuen behin-behineko zerrendak: ekainaren 10a
  • Onartuen behin-betiko zerrendak: ekainaren 18a

Zerrendak eskolako atezaintzan eta web orrian argitaratuko ditugu.

  • Matrikula epea: ekainaren 21etik 25era

Epe horretan ez duzue dokumentazio berririk aurkeztu behar, ezta inskripzioa formalki berretsi ere; aitzitik, ikastetxeko barne-izapide bat da, Educa aplikazio informatikoaren bidez ikasleak ofizialki matrikulatzeko. Horretarako behar dugun dokumentazio guztia epe horren aurretik aurkeztu beharko duzue.

  • Aukera hobetzeko epeaekainaren 21etik 25era

Itxarote-zerrendan gelditzen diren ikasleentzako aukera da, maiatzaren 22a eta irailaren 20ra bitartean onartuen artean bajaren bat izatekotan eskolan plaza lortu ahal izateko.

Onartze prozesua 21-22. Araudia

2021/05/13an eguneratua

2021/2022 ikasturterako onartze prozesuan Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan aplikatuko den araudia honako hau izango da. Alde batetik, aurtengo onartze prozesua bereziki arautuko duen Ebazpena izango dugu eta, bestetik, onartze prozesua bere osotasunean erregulatzen duten Ebazpena, Agindu eta Erresoluzioak bereiztuko ditugu.

2021/2022 ikasturterako matrikula berezitasunak

  • 173/2021 Ebazpena, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesurako deialdia egin eta garatzen duena, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2021-2022 ikasturtean.

Araudi orokorra:

  • Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación
  • Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.
  • 33/2021 Foru Dekretua, apirilaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituena.
  • 46/2021 Foru Agindua, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
  • 80/2019 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
  • 12/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.