Urtero bezala, ikasleen kalifikazioak EDUCAren bitartez ikusi ahal izango dituzue. 2021-22 ikasturte honetako hiruhileko bakoitzeko argitaratze datak honako hauek dira:
Gure ikastetxean 3 sarbide antolatu ditugu kaletik ikastetxera sartzeko: A) Patiora sartzeko ate handia (Pérez Goyena kalea) B) Atezaindegiaren ondoko atea (Pérez Goyena kalea) C) Patiora sartzeko ate txikia (Ugarrandia etorbidea)
Ikasleriak:
Garraiatuak: Eskola-esparrura sartzen dira, garraioaz arduratzen diren irakasleen laguntzarekin, eta bere eremura joaten dira patioan.
Etxetik: patiora sartzeko ate nagusitik (Pérez Goyena kalea), A atetik, eta bere eremuan patioan jarriko dira.
Halaber, 6 sarbide ditugu zentro barrura:
Sartzeko atea, Perez Goyena kaletik atezaintzara.
Patiotik atezaintzara sartzeko atea.
Patiotik eskolara sartzeko erdiko atea.
Patiotik eskolara sartzeko erdiko atea.
Larrialdietarako eskailerak Ugarrandia etorbideko ate txikiaren ondoan.
Ugarrandia Etorbideko ate txikiaren ondoko larrialdietarako atea (larrialdietarako eskaileren azpian)
Joan zen apirilaren 5ean, ostiralarekin, Baloirik Gabeko Egunean jolasteko beste aukerak emateko proposamena abian jarri genuen. Proposamena ikasleei eremu eta material desberdinak eskaintzean datza, hauek egituratuak zein ez egituratuak izan daitezkeelakoan. Proposamenak ikasleen interesak handitzea du helburu, joku eta jolas berriak ezagutzea erraztuz, baita umeen aukeratzeko gaitasuna lagunduz ere. Halaber, berdinen arteko harremanak bultzatzen eta sendotzen dira. Hurrengo bideo honetan, ikasleak gozatzen ikus ditzakezue.