Uharteko Andra Mari Zuria ikastetxeko D ereduko guraso eta legezko tutoreen elkartea da Zumedia eta egun 250 familia bazkide ditu. 1999an sortua, Zuzendaritza Batzorde batek ordezkatzen du. Honako hauek dira batzordearen kideak:
- Lehendakaria: Santiago Argibide Ekisoain
- Lehendakariordea: M. Roncesvalles Pomés Noáin
- Idazkaria: Fernando López Torres
- Diruzaina: Silvia Batlle Fernández
Zumediak honako helburu nagusiak ditu: euskarazko eskola publiko irekia, inklusiboa eta kolaboratiboa eraiki eta, aldi berean, familia eta eskolaren arteko zubi sendoak eta iraunkorrak sortu. Hau lortzeko modu arduratsuan parte hartzera eta lan egitera gonbidatzen ditu familiak.
Harremanetan jartzeko
Webgunea: https://www.zumedia.org
Posta elektronikoa: zumedia@zumedia.org
Telefono zenbakia eta WhatsAppa: 644844770
Ikastetxeko atezaintzan kokatuta dauden postontzietan bitartez ere, Zumediarekin komunikatu zaitezkete.