Category: Jantokia

Jantokiko menua 2022-23

Ausolanetik jantokiak berraktibatzen hasi dira, zerbitzua segurtasun osoz beteko dela bermatuko duen higiene-protokolo zorrotz bat aplikatuz. 

Ildo horretatik, 2022-2023 ikasturteari begira, jantokiko menuak eta dieta bereziak modu digitalean kontsultatu ahal izango dira gure plataformaren bidez.

Goian zintzilikatu dizuegun 2023ko MAIATZA hilabetearen menuaren irudiaz gain, jakin ezazue azpiko logo honetan klikatu ahal duzuela ere, menua handian eta hobeto ikusteko.

“De temporada” Hezkuntza Proiektua

Berrantolatzeko eta egoera berrira egokitzeko lehen hiruhileko honen ondoren, gure Hezkuntza Proiektuari heldu diogu berriro, eta egiten ari garenaren berri eman nahi dizuegu:

Hilero sasoiko barazki bat landuko dugu. Menuan sasoiko barazki bat sartuko dugu eta hilabete osoan barazki horrekin lotutako zenbait jarduera egiteko aprobetxatuko dugu.

Hemos comenzado este mes con la ESPINACA. El día 26 de enero nuestros niños/as comieron de primero CREMA DE ESPINACAS y les hemos propuesto para ir realizando durante todo el mes las actividades que os adjuntamos.

“De temporada” Hezkuntza Proiektua

Jantokia

Virgen Blanca HLHIP ikastetxeak kudeatuko du jantoki-zerbitzua astelehenetik ostegunera, urritik maiatzera bitartean. Irailean eta ekainean, eskolaz kanpoko jarduerarik eskaintzen ez den hilabeteetan, eta ostiralero, zerbitzua Guraso Elkarteek kudeatuko dute.

Jantokiko arreta-ordutegia 14: 00etatik 15: 40ra izango da, eta jantokiko bi txanda egingo dira.

Txandak honela antolatuko lirateke:
● Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak 14:00etatik 14:50era.
● Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak, 2. txandan 14:50etik 15:40ra.

Bazkaldu ondoren, 3 urteko ikasleek siesta egiteko aukera izango dute.

Guraso Elkarteek eskolaz kanpoko jarduerak eskaini ahal izango dituzte jantokiko ordutegian.

ALTAK ETA BAJAK

Jantokian gertatzen diren aldaketak hilabetea hasi baino gutxienez 5 egun lehenago abisatzea eskatzen da.

KONTAKTUA

  • Telefonoa: 848 46 30 16
  • Emaila: comedorvb@hotmail.com
  • Arduraduna: Raquel Mendive
  • Informazio edota abisuak emateko ordutegia: 9:00tatik 10:30ak arte egunero.