Category: Proiektuak

ERA plataforma

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgune hau euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

Familiek helarazten dizkiguten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea eta, denon artean, belaunaldi berriak euskaraz hazteko bidea.

Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure ikastetxeak ere egun honetan bere ahalegintxoa jarri nahi izan du bideo honen bidez.

Patio Proiektua

Hemen duzue eskolako hezkuntza komunitateak sortu duen ikastetxeko Patio Proiektuaren bideoa.

Gozatu!!!