Tag: instrucciones

Epeak eta ordutegia

2020/2021 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP ikastetxean matrikula egiteko jarraibideak Hezkuntza Departamentuak dagoeneko argitaratu ditu. Onartze-prozesuaren epe guztien laburpena aurkezten dizuegu orri honetan, baita izen-ematea burutzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Onartze prozesuaren baremoa eta araudia ere kontsultatu ditzakezu, baita 2020/2021erako onartze prozesuaren ikuspegi orokorra ere.

EPEAK ETA IKASTETXEKO ORDUTEGIA

  • Aurrematrikula: otsailaren 3tik 7ra
  • Ordutegia: 9:00 – 14:00 eta 15:00-16:30 (otsailaren 7an 14:00etan bukatuko da)
  • Non: Idazkaritza Bulegoan (lehenengo solairuko 2. bulegoan)
  • Onartuen behin-behineko zerrendak: martxoaren 2an
  • Onartuen behin-betiko zerrendak: martxoaren 12an

Zerrendak soilik eskolako atezaintzan argitaratuko dira eta ezin izango da argazkirik hartu (Datu-babeserako legearen arabera)

  • Matrikula epea (3 urteko ikasleentzat): martxoaren 25etik 27ra

Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurrematrikula epean (otsailaren 3tik 7ra) dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.

  • Aukera hobetzeko epea (3 urteko ikasleentzat): martxoaren 25etik 27ra

Itxarote-zerrendan gelditzen diren ikasleentzako aukera da, otsailaren 8a eta ekainaren 30a bitartean onartuen artean bajaren bat izatekotan eskolan plaza lortu ahal izateko.

  • Familiekin bilera: 2020ko irailean

Bilera honetan datorren ikasturteari begira behar duzuen informazio guztia zehaztuko dugu, batez ere egokitze garaiari dagokiona.

Informazio gehiago behar bada, Hezkuntza Saileko egutegi osoaren esteka uzten dugu.