Tag: 2023-24

Eskolako aurkezpena

Hemen duzue gure eskolako aurkezpena, nor eta gure 6. mailako ikasleen eskutik. Haiek dira gehien eta hobekien ezagutzen duten eskolako funtzionamendua, eta guretzat, protagonista nagusienak.

Onartze prozesua 2023-24

2023-02-24ean gaurkotuta.

Hemen duzue CP Virgen Blanca IP ikastetxeko onartze prozesua 2023-24 ikasturterako.

Ate Irekien Eguna otsailaren 16an, 16:45ean, egin dugu. Guregana etorri izan ez baduzu, gure Lh6. mailako ikasleek bideo bat grabatu dute haien eskolako esperientzia kontatuz.

Ate irekien jardunaldia 2023

Gure ikastetxea ezagutu nahi baduzu, CP Virgen Blanca IPa, eta zure semearen/alabaren eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzu, gure instalazioak ezagutzeaz gain, 2023ko otsailaren 16an (osteguna), 16:45ean, Psikomotrizitate-gelan (beheko solairua) egingo dugun informazio-bilerara gonbidatzen zaitugu.

Bileran erabiliko dugun gidoia honakoa izango da:

  • Gure eskolaren aurkezpena
  • Onartze prozesua

2023/2024 ikasturterako Onartze Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu egizu klik gure Matrikula Portalean.