Tag: D eredua

Nizek euskaran murgiltzeko eredua aukeratzera deitzen ditu familiak

Nize Nafarroako eskola publikoko D ereduko zuzendaritzen elkarteak webgune berria eta honako bideo hau zabaldu berri du, garai honetan hasiko diren 2022-2023 ikasturteko aurrematrikulazioak direla eta.

Tenlo Claro-Argi Izan. D eredua aukeratu lelopean familiei zuzentzen dira eleanitza, dinamikoa, eta kalitatezkoa den hezkuntzaren alde egiteko.

Zumedia Guraso Elkartea

Uharteko Andra Mari Zuria ikastetxeko D ereduko guraso eta legezko tutoreen elkartea da Zumedia eta egun 250 familia bazkide ditu. 1999an sortua, Zuzendaritza Batzorde batek ordezkatzen du. Honako hauek dira batzordearen kideak:

  • Lehendakaria: Santiago Argibide Ekisoain
  • Lehendakariordea: M. Roncesvalles Pomés Noáin
  • Idazkaria: Fernando López Torres
  • Diruzaina: Silvia Batlle Fernández

Zumediak honako helburu nagusiak ditu: euskarazko eskola publiko irekia, inklusiboa eta kolaboratiboa eraiki eta, aldi berean, familia eta eskolaren arteko zubi sendoak eta iraunkorrak sortu. Hau lortzeko modu arduratsuan parte hartzera eta lan egitera gonbidatzen ditu familiak.

Harremanetan jartzeko

Webgunea: https://www.zumedia.org

Posta elektronikoa:  zumedia@zumedia.org

Telefono zenbakia eta WhatsAppa: 644844770

Ikastetxeko atezaintzan kokatuta dauden postontzietan bitartez ere, Zumediarekin komunikatu zaitezkete.

ereDu zirragarria 2021

Hurbiletik urrunera, ereDu zirragarria! Euskarazko Irakaskuntza Publikoa!