Tag: matrikulazioa

Onartze prozesua 2023/24. Tramitazioa

2023-02-27an gaurkotuta

Noiz eta nola egin inskripzioak?

Martxoaren 6tik 10era, astelehenetik ostiralera

Eskaera telematikoa 

Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:

  • Izapide-fitxa, non prozesuari buruzko informazio guztia dagoen.
  • Educaren Ataria, honako hauen bidez sartzen dena:

Eskaera presentziala 

Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero,  kastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimena eta guzti.

Garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten  adira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da. 

Zozketa

Onartzeko prozesuetan berdinketa izanez gero, zozketa publikoa Hezkuntza Departamentuan egingo da martxoaren 3an, 13:00ean.

Informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Aurreinskripzio web gunean eta ikastetxeko Onartze Prozesua menuan aurkituko duzu.

Onartze prozesua 2023-24. Epeak

2023-02-24ean gaurkotuta

Orri honetan, 2023-24 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, ikastetxeko Onartze prozesua 2023-24 onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.

Hezkuntza Departamentuak momentuz jarraibide hauek argitaratu ditu. Onartze prozesu guztia arautuko duen Ebazpen ofizialaren esperoan gaude. Ebazpen honek inskripzio orri ofiziala, beharrezkoa den gainontzeko dokumentazioa eta beste hainbat xehetasun zehazten ditu. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dutenean, honen berri emango dizuegu.

  • Aurrematrikula: Martxoaren 6tik 10era.
  • Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
  • Ordutegia: 9:00 – 14:45

Eskaerak norberak modu telematikoan egin ditzake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948335057 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.

DATAK:

Onartuen behin-behineko
zerrendak argitaratzea
Onartuen behin
betiko zerrendak argitaratzea
Aukera hobetzea
IKASLEAK HAUR HEZKUNTZAKO
1. MAILAN ONARTZEA
Martxoaren 30aApirilaren 19aUztailaren 3-4a (14.00ak arte)
HAUR HEZKUNTZAKO 2. MAILATIK LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILARA BITARTEKO IKASLEEN ONARPENAEkainaren 6aEkainaren 14aEkainaren 27-29a (14.00ak arte)