Tag: onartze prozesua

Onartze prozesua 21-22. Tramitazio telematikoa

Dakizuen bezala, Hezkuntza Departamentuak aurtengo Onartze Prozesua online egiteko diseinatu du. Beraz, norberak aurrematrikula eskaera EDUCA aplikazioaren bidez gauzatuko du, bertan aurkituko duzuen plataforma telematikoan. Plataforma hau oraindik ez dago aktibatua, seguru aski maiatzaren 17a arte horrela jarraituko du (gogoratu, aurrematrikula epea maiatzaren 17tik 21 era izango dela, egunkarietan zabaldu dutenaren arabera).

EDUCA aplikazioa zer den eta zertarako erabiltzen dugun jakiteko, hemen klik egin dezakezu.

Onartze prozesua Haur Hezkuntzako 1. mailan lehenbiziko aldiz eskolan sartuko diren ikasle berrientzat baita eskolaz aldatuko diren beste mailetako ikasleentzat zuzendua dago.

Tramitazio honen xehetasunak ezagutzen joateko, Hezkuntza Departamentuak pausu-pausuko jarraibideak argitaratu ditu. Ondoko loturan eskuratu ditzakezu eta, beti ere, eguneratuak aurkituko dituzu. Momentuz, erdaraz bakarrik daude:

Denbora irabazten joateko, zera gomendatzen dizuegu: alde batetik, EDUCAn erregistratu zaitezte (jarraibideak hemen) eta, bestetik, dokumentazioa pilatzen hasi zaitezkete, dokumentu bakoitza eskaneatua bidali beharko duzue eta.

Informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Aurreinskripzio web gunean eta ikastetxeko Matrikula 21-22 menuan aurkituko duzu.

Onartze prozesua 21-22. Dokumentazioa

2021/2022 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.

Era berean, ikastetxeko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.

DOKUMENTAZIO OFIZIALA

  • Aurrematrikula orri ofiziala. (Ikastetxeko atezaintzan ere eskuragai duzue).
  • Bizikidetza errolda ziurtagiria
  • Familia liburua / jaiotza agiria/ pasaportea

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Dokumentazio hau aurkeztea ere derrigorrezkoa da.

  • Matrikulazio orria. Ikastetxeko atezaintza bulegoan ere eskuragai duzue.
  • Ikastetxean anai-arrebak akreditatzea
  • Lantokia egiaztatzen duen agiria
  • 2019ko ekitaldiko errenta-aitorpenaren azken alea, baliozkotze-kodearekin, zenbakiarekin eta datarekin
  • Ikaslearen eta/edo familiako kideren baten ziurtagiria, ebazpena edo desgaitasun-txartela, gutxienez % 33koa.
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima dela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala
  • Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea langilea dela zehazten duena.
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala
  • Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala
  • Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikasleak direla egiaztatzen duen titulu ofiziala

Onartze prozesua 21-22. Epeak

Orri honetan, 2021/2022 ikasturterako CPEIP Virgen Blanca HLHIP Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, ikastetxeko Matrikula 21-22 onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.

Hezkuntza Departamentuak momentuz jarraibide hauek argitaratu ditu. Onartze prozesu guztia arautuko duen Ebazpen ofizialaren esperoan gaude. Ebazpen honek inskripzio orri ofiziala, beharrezkoa den gainontzeko dokumentazioa eta beste hainbat xehetasun zehazten ditu. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dutenean, honen berri emango dizuegu.

  • Aurrematrikula: maiatzaren 17tik 21era
  • Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
  • Ordutegia: 9:00 – 14:45

Eskaerak norberak modu telematikoan egin ditzake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948335057 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.

  • Onartuen behin-behineko zerrendak: ekainaren 10a
  • Onartuen behin-betiko zerrendak: ekainaren 18a

Zerrendak eskolako atezaintzan eta web orrian argitaratuko ditugu.

  • Matrikula epea: ekainaren 21etik 25era

Epe horretan ez duzue dokumentazio berririk aurkeztu behar, ezta inskripzioa formalki berretsi ere; aitzitik, ikastetxeko barne-izapide bat da, Educa aplikazio informatikoaren bidez ikasleak ofizialki matrikulatzeko. Horretarako behar dugun dokumentazio guztia epe horren aurretik aurkeztu beharko duzue.

  • Aukera hobetzeko epeaekainaren 21etik 25era

Itxarote-zerrendan gelditzen diren ikasleentzako aukera da, maiatzaren 22a eta irailaren 20ra bitartean onartuen artean bajaren bat izatekotan eskolan plaza lortu ahal izateko.