Tag: ordutegia

Jantokia 2020-21

Jantokiko zerbitzua ematen duen enpresa Ausolan-Jangarria da. Hemen duzue gure ikastetxean momentu honetan dugun menua:

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

Ikasleak honako txandetan bazkaltzen dute:

OrduaNortzuk?
1. txanda14:00etanHH-UT* eta LH1-2-3
2. txanda15:00etanLH4-5-6

*Kontingentzia Planeko neurriak bete ahal izateko, Haur Hezkuntzako eta UT gelako ikasleek beren geletan bazkaltzen dute jantokiko lehen txandan.

COVID-19 ARAUAK JANTOKIAN

Kontingentzia Planari jarraituz, jantokiko zerbitzuan honako arauak beteko dira:

  • Ikasle guztiek maskara erabili beharko dute, bazkaltzeko unean izan ezik, dagokien lekuan eserita daudenean.
  • Jangelaren barruan, ikastetxean antolatutako sektore eta talde egonkorren arabera banatuko da eremua. Sektore bereko ikasleek bakarrik partekatuko dute mahaia, eta manparek bereiziko dituzte bi bizikidetza-talde egonkor badaude.
  • Eskuak garbitu/higienizatu behar dira janaria eman aurretik eta ondoren.
  • Edukiera mugatua duten jangelako komunak erabiliko dira.
  • Jantokiko begiraleek bakarrik banatuko dituzte elikagaiak eta ura.
  • Monitoreek janari-txanda bakoitzaren arteko harremanetarako elementu guztiak garbitu eta desinfektatuko dituzte, eta, gainera, jantokia aireztatuko dute, gutxienez 10 minutuko txanden artean, ikasleak iritsi baino lehen eta zerbitzuaren ondoren.

IRTEERA ORDUTEGIA

Jantokian gelditzen diren ikasleen gurasoak, bazkal ostean, A atetik jaso dezakete haien seme-alabak honako ordutegia errespetatuz:

  • 3 urteko ikasleak   15:20etan jaso daitezke
  • JANGELAKO LEHEN TXANDA: 4 urte, 5 urte, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak   15:25etan jaso daitezke
  • JANTOKIKO BIGARREN TXANDA: LEHEN HEZKUNTZAKO 4., 5. ETA 6. mailak    15:40etan jaso daitezke.

ALTAK ETA BAJAK

Jantokian gertatzen diren aldaketak hilabetea hasi baino gutxienez 5 egun lehenago abisatzea eskatzen da.

KONTAKTUA

  • Telefonoa: 848 46 30 16
  • Emaila: comedorvb@hotmail.com
  • Arduraduna: Raquel Mendive
  • Informazio edota abisuak emateko ordutegia: 9:00tatik 10:30ak arte egunero.

Ikastetxeko ordutegia

Ordutegia irailean 2020-21
Ordutegia urria-ekaina 2020-21

Ikastetxeko ordutegia

Eskolaz kanpoko ordutegia  Eskolaz kanpoko ordutegian, ikastetxea irekia egoten da, gainera, beste jarduerak egiteko, GE-ek antolatua, ikastetxeko ikasleentzat zerbitzu gehigarri bat suposatzen duena: · Haurtzaindegia: goizeko 7:45etatik 9:00etara. · Jantokia: iraila eta ekainean, eguerdiko  12:50etatik  14:50etara, eta asteazken guztiak 13:00etatik 15:00etara.

Eskolaz kanpoko jarduerak: Jantoki orduan (12:55tik 14:45ra), GE-ek antolatua, urria eta maiatza bitarte. Jarduera hauek jantokiko zerbitzua erabiltzen duten ikasleentzat izango da.