CP Virgen Blanca IP ikastetxeko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2020ko urtarrilaren 28ean 16:45etan eskolako psikogelan (beheko solairuan) egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Bilera ospatzen den bitartean ahurtzaindegi zerbitzua izango dugu zuen seme-alabentzako.
Bileran erabiliko dugun gidoia honakoa izango da:
16:45 Agurra eta ongi etorria/ Aurkezpena
16:50 Hitzaldia
- Gure eskolaren aurkezpena
- Onartze prozesua
Bilera bukatzean, ikastetxean zehar bisita bat egiteko aukera izango duzue.