Hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzak.

Hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzak. 2022-2023 ikasturtea (deialdiari buruzko argibideak).

Gogoratu eskatzeko epea 2023ko urtarrilaren 17tik otsailaren 13ra dela.

Emakumezko kirolarien hitzaldia

Joan den ostiralean, abenduaren 9an, Izaskun Mainz (“Kakun”) Osasuneko nesken taldeko entrenatzailearen bisita izan zuten 6. mailako ikasleek (AG-PAI eredua).

Kakunek emakumeari eta kirolari buruzko hitzaldia eman zuen, eta oso interesgarria izan zen. Ondoren, ikasleek beren futbol-trebetasunak praktikan jarri ahal izan zituzten, oso ariketa erraz eta dibertigarriekin.

Emakumezko kirolariak: Izaskun Mainz “Kakun”

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntzak

2022-2023 ikasturteko oporretako jardueretarako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntzak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Inklusio Atalak laguntza batzuk argitaratu ditu 2022-2023 ikasturteko eskola oporretako jardueretarako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat (ESTEKA).

Gogoratu 3 epe irekitzen direla, eta lehenengoa 2023ko urtarrilaren 9tik 20ra.