ETXEKO LANEI BURUZKO GURASOENDAKO ARGIBIDEA

Etxeko lanak egiteko behar diren baliabidez hornitu (lekua, denbora eta materiala batik bat); mahai baten aurrean ongi eserita egotea eta inongo distrakziorik gabe egokiena izango litzateke.

Ikastera eta banakako lana egitera motibatu eta bultzatu, bere ahaleginak eta ardura onartuz eta egiten duen lanez interesatuz.

Ikasle bakoitzak etxeko lanak egiteko behar duen denbora desberdina izango da. Ikasleen erritmoa, ordena, zentratzeko gaitasuna etabar desberdina baita.

Haur hezkuntza

Haur hezkuntzan etxeko lanak (birgogoratzea, ardurak eta ohiturak hartzea,  elkar lanean aritzea,…)  gurasoekin egiteko izango dira;

  • Asteburuan egindakoa gurasoekin birgogoratzea, astelehenetan gelan ariketa hau egin baino lehen.
  • Egunero gurasoekin liburuak irakurri.
  • Gurasoekin mahai jokuetan (joku logikoak, kartak, partxisa,…) edo ordenagailuko jokuetan aritzea.
  • Gelan landuko diren gaien inguruan materiala ekartzea.

Lehenengo zikloa

  • Egunero irakurtzea eta eguneroko lana.
  • Errefortzu ariketak, gelan landutakoari lotuta.
  • Familia inplikatzeko, ikasleak ardura hartzeko eta etxean lan egiteko aproposa den edozein ariketa.

Bigarren zikloa

  • Gelan landutakoa indartzeko, sendotzeko eta sakontzeko lanak (lan ezberdinak burutzeko informazioa balibide edo toki ezberdinetan bilatzea).
  • Etxean lan ohiturak sortarazteko lanak;

-Egunero ordu berberean lan egitea.

-Egunero galdetu edo egindako gauzekiko interesa agertu.

Hirugarren zikloa

Etxeko lana gelan landutakoaren errefortzua eta osagarria izango da. Ez da idaztea edo ariketak egitea soilik, irakurtzea, errepasatzea eta ikastea ere beharrezkoa izango baita.

 

EDUCA

Educa Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Kudeaketa, administrazioa eta hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten kideen arteko komunikazioa errazteko balio du: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxea eta Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak.

Ikasturte berri bakoitzean 300.000 erabiltzaile ingururen (ikastetxeak, legezko tutoreak eta ikasleak) datuak kudeatzen ditu eta funtsezkoak diren prozesuetarako erabiltzen da, esaterako, ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko, ikasturtea planifikatzeko, ebaluazioetarako, bertaratzeak kontrolatzeko edo ebaluazio diagnostikoa burutzeko.

Sarbidea Hezkuntza Departamentuko web orritik, https://educages.navarra.es helbidetik  edo gure web orrian agertzen den ezkerreko estekatik egin daiteke.

Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere. Erabiltzailea eta pasahitza eskuratzeko, baita mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko eta datu pertsonalak eguneratzeko ere, esteka eta laguntza hauek dituzu:

  • Datu pertsonalen aldaketa: Datu pertsonalak aldatu edo zuzentzeko, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxera jo behar duzu.  EDUCA POrtal-en harremanetarako datuak edita ditzakezu (posta  elektronikoa eta telefonoa).

Laguntzarik behar izatekotan, hona hemen lagungarriak suerta daitezkeen hainbat baliabide: 

HEZKUNTZA ETAPAK

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza sei urte bitarteko haurrei berariaz erantzuteko hezkuntza etapa da.

Etapa hau borondatezkoa da eta bi ziklotan antolantzen da:

  • Lehen Zikloa (0- 3 urte)
  • Bigarren Zikloa (3-6 urte)
    • Lehenengo maila (3- 4 urte)
    • Bigarren maila (4-5 urte)
    • Hirugarren maila (5- 6 urte)

Haur Hezkuntzaren helburuak:

Garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzen laguntzea da.

Bi zikloetan arreta emanen zaio garapen afektiboari, mugimenduari eta gorputz kontroleko ohiturei, komunikazio eta hizkuntza arloko adierazpenei, bizikidetasun eta harreman sozialeko jokabide oinarrizkoei, eta halaber ingurumenaren ezaugarri fisiko eta sozialen ezaugarriak hautemateari.

Gainera, lagundu eginen zaie haurrei beren irudi baikor eta orekatua lantzen eta bere adinerako egokia den autonomia pertsonal egokia lortzen.

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloaren arloak hauexek dira:

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloaren hezkuntza-edukiak haurraren esperientziaren eta garapenaren esparru berezietan antolatzen dira. Edukinak jarduera globalizatuen bidez antolatzen dira.

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa da. Oro har, sei urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Lehen Hezkuntzako lehen ikasturtera.

Lehen Hezkuntzak hiru ziklo ditu, bina urtekoak:

  1. Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-7 urte)
  2. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-9 urte)
  3. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-11 urte)

Lehen Hezkuntzaren helburua da haur guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzeko moduko hezkuntza ematea. Lehen Hezkuntzak, halaber, aukera eman behar die ahozko adierazpen eta ulermenari buruzko eta idazketari eta kalkuluari buruzko trebetasunak bereganatzeko eta gizarterako trebetasunak, lanerako eta ikasteko ohitura, zentzu artistiko, sormena eta afektibitatea bereganatzeko.

Lehen Hezkuntza baliagarria da hurrengo oinarrizko gaitasunen garapena bermatzeko:

  1. Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.
  2. Matematikarako gaitasuna.
  3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.
  4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
  5. Gaitasun soziala eta herritartasuna.
  6. Arte eta kultur gaitasuna.
  7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
  8. Autonomia eta ekimen pertsonala.

Lehen Hezkuntzako arloak:

  • Natur, gizarte eta kultur ingurunearen ezagutza.
  • Hezkuntza artistikoa.
  • Gorputz hezkuntza.
  • Gaztelania eta Literatura eta, dagokionean, Euskal Hizkuntza eta Literatura.
  • Atzerriko hizkuntza.
  • Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza.