Zuzendaritza Taldea

ZUZENDARITZA TALDEKO KIDEAK
  • Zuzendaria: Maria Elena Leoz Hermoso de Mendoza
  • Idazkaria: Maritxu Esain Lazkano
  • Ikasketa buruak:
    • D eredua: Ana Carmen Elía Vallejo
    • AG PAI: Zaida Bertol Moreno

Kide hauekin harremanetan jartzeko, mesedez beti aurretik ordua hartuz. Horretarako, zoaz Harremanak atalera.

Kokapena

Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa

  • Helbidea: Pérez Goyena kalea, 12 – 31620 (Uharte)
  • Telefono orokorra: 948 33 50 57
Deitu ikastetxera
  • Telefono Jantokia: 848 46 30 16
  • Email: cphuart@educacion.navarra.es

Ikastetxea Huarteko erdialdean kokatuta dago, Perez Goyena 12 kalean, Berdintasunaren enparantzaren aurrean. Ikastetxea kokaleku paregabean kokatuta dago, kirol instalazioak (herriko igerilekuak, polikiroldegia eta futbol zelaiak), Arga ibilbidea eta herriko haur eskolez inguratuta.

Kotxez sarbidea, nagusiki, Ugarrandia Etorbidetik egiten da, nahiz eta Zubiarte kaletik sarbidea oso ongi seinalatuta egon.

Autobus-linea hurbilena 4H da, ikastetxe ondoan geltoki bat dagoelarik, hain zuzen Perez Goyena kalean (Ugarrandia etorbidea).

Historia

San Juan enparantzako eskola zaharra 1946ko irailaren 1ean zabaldu zen. Neskak eta mutilak bi eraikin bereizitan ikasten zuten.
1967an Virgen Blanca izena eman zioten eta 1992an D eredua agertu zen.

Virgen Blanca ikastetxea (800x532)Urteak pasa eskola haunditzen joan zen eta 2002an eskola txikia gelditu zenez talde batzuk kultur etxera mugitu behar izan genituen.
2003ko urtarrilaren 9an klaseak eraikin berrian hasi ziren. Inaugurazio ofiziala urtarrilaren 27an izan zelarik.